XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ontziaren diametroa 8 metroraino irits daiteke, bere ahalmena altzairua finkatzeko tona gutxitik hasita 200 tonarainokoa izanik.

Labe elektriko batean izaten diren fase desberdinak ondokoak dira:

- labea betetzea

- urtzea

- oxidazioa edo purifikazioa

- desoxidazioa edo finketa

Labea bete ondoren (horretarako goiko estalkia kendu egiten da), elektrodoak txatarrari hurbiltzen zaizkio eta tentsioa aplikatzen da.

Elektrodoen eta metalaren artean arku elektrikoa sortzen da.

Lortutako beroaren bitartez bi ordutan 100 tona urtzen dira.

Labe elektrikoan sartzen diren produktuak hauexek dira: txatarra, karea eta karbono ugariko material bat (kokea, arrabio-lingoteak eta abar).

Txatarraren konposizio kimikoa eta lortu nahi den altzairuarena antzekoak izaten dira.

Beraz, ez da edozein txatarra erabiltzen.

Dena den, beti altzairuaren konposizio kimikoa lortzeko beste produktu batzuk sartu behar dira, elementu bakoitzaren portzentaia bere baliora hel dadin (produktu horiei ferroaleazio deritze).

Gainera, metal likidoan dauden ezpurutasunak (hondarra, kokezko errautsak, erregogorraren partikulak eta abar) ezabatu egin behar dira.

Horretarako zepa basikoa erabili behar da.

Zepa hori karez osatuta dago bereziki eta jariakortasuna hobetzeko fluoro espatua ere gehitzen da.

Metal likidoan =fEo= produktuaz osatutako zepa sortzen da eta berehala Si eta Mn elementuen ezabatzea hasten da.

Ondoren oxigenoa sartzen da eta silizioaren portzentaia handiena eta fosforoaren zati handi bat zepara pasa direnean, likidoaren karbonoaren oxidazioa hasten da.

Sortutako karbono monoxidoak bainu irakitea lortzen du; CO-zko burbuilek gora joatean likidoan turbulentzia handia sortzen dute, bainuaren homogenotasuna, bai tenperaturaren eta bai konposizioaren aldetik, hobetuz.

Prozesuan zehar noizbehinka bainutik laginak ateratzen dira konposizio kimikoa ezagutzeko asmoz; C, P eta S-ren portzentaiak bereziki.

Konposizioa egokituta dagoenean, oxidazio-prozesua gelditu egiten da eta labea baskulatuz zepa ateratzen da.

Orain arte aipatu dugun prozeduran, zepa oxidatzaile bat bakarrik erabili da.

Altzairuaren kalitatea hobea izan dadin, finketaren prozesuan bigarren zepa erabiltzen da.